Lau t'erdikoa
1. jardunaldia
Bengoetxea VI.a eta Olaizola II.a, aurrez aurre
eitb.eus
Gaur hasiko da final-laurdenetako ligaxka, Iruñean. Zortzi bikote daude guztira bi multzotan banatuta, lehenengo biak finalerdietan izango dira.
Oinatz Bengoetxeak, egungo 4 t'erdiko txapelduna, eta Aimar Olaizolak Irunako Labriteko pilotalekuan hasiera emango diote final-laurdenetako ligaxkaren lehen jardunaldiari.
A multzo horretan Daniel Elezkano eta Victor Esteban daude ere, hauek larunbatean neurtuko dituzte indarrak Ezkarain.
B multzoan Mikel Urrutikoetxeak eta Jokin Altunak igandean jokatuko dute Lekunberriko Jaian Jain eta ostiralean, Alsasun, Joseba Ezkurdia eta Iñaki Artola.