Lau t'erdikoa
Final-zortzirenak
Elezkano final-laurdenetan da, Retegi Bi mendean hartu ostean
eitb.eus
Bizkaitarra nagusi izan da partida hasieratik eta ez dio aurkariari aukerarik eman.
Danel Elezkano merezimendu osoz sartu da Lau t’erdiko txapelketako final-laurdenetako ligaxkan, Retegi Bi 22 eta 15 mendean hartu ostean.
Bizkaitarrak oso ondo hasi du partida, sakean eta errematean bikain arituz, eta lehen tantoetan aldea zabaldu du markagailuan (0-6).
Retegi, berriz, deseroso egon da kantxan, eta aldeak gora egin du azkar (2-10).
Hala ere, nafarrak ez du amore eman eta markagailuan 10-13 hurbiltzea lortu du. Baina jarraian sakea galdu du eta horrek bere erreakzioa errotik moztu du.
Sakea errekuperatuta, Danel Elezkanok ez du arazorik izan aurrera egiteko, eta 22 eta 15 gailendu da azkenean. Bizkaitarra final-laurdenetako ligaxkan izango da.