Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

Lehen finalerdia

Bengoetxea VI.a finalera, Urruti txapelduna kanporatu ostean (22-21)

Agenrtziak | Erredakzioa

Leitzarrak atzetik hasi du partida, baina emaitza irauli du joko bikaina eginda. Finaleko aurkaria, Olaizola II.aren eta Altuna III.aren arteko bigarren finalerditik aterako da.

1:50

Oinatz Bengoetxea nafarrak Lau T’erdiko txapelketako finala jokatuko du Mikel Urrutikoetxea bizkaitarrari lehen finalerdian gailendu ostean. Partida bikaina jokatu dute bi pilotariek, orekatua, eta 22 eta 21 izan da azken emaitza.

Bengoetxea VI.ak bere aurkariaren zain da orain: Olaizola II.ak eta Altuna III.ak Donostiako Atano III.a pilotalekuan jokatuko duten finalerditik aterako da.

Leitzako pilotariak atzetik hasi du partida (0-3, eta 5-8), baina emaitza irauli du joko bikaina eginda (12-8).

Baina Urrutikoetxeak ez du amore eman, eta berak ere neurketa bikaina egin du Labriten, eta 15na egitea lortu du.

Bengoetxeak egindako bi tantok, bat sakez eta bestea goitik, 19 eta 15ekoa jarri dute markagailuan, baina nafarrak falta egin du sakez eta Urruti berriro partidan sartu da.

Oinatz 21 eta 18 ere izan da aurretik, eta dena alde izan arren, Urrutik 21na egin du. Baina Zaratamokoak kale egin du azken sakean eta finalerako txartela Bengoetxea VI.ak eraman du.

 

Partidako tanto guztiak:

0-1, 0-2, 0-3, 1-3, 2-3, 2-4, 2-5, 3-5, 4-5, 5-5. 5-6, 5-7, 5-8, 6-8, 7-8, 8-8, 9-8, 10-8, 11-8, 12-8, 12-9, 13-9, 13-10, 13-11. 13-12. 13-13, 14-13, 14-14, 15-14, 15-15, 16-15, 17-15, 18-15, 19-15, 19-16, 19-17, 19-18, 20-18, 21-18, 21-19, 21-20, 21-21, 22-21.