Lau t'erdikoa
Irujo izango du aurkari
Aimar Olaizola finalerdietan izango da Artolari 22-12 irabazi ostean
A.B.
Goizuetako pilotariak Irujo izango du aurkari finalerdietan eta partida azaroaren 15ean jokatuko da Bizkaia frontoian. Urrutikoetxea-Bengoetxea VI finalerdia azaroaren 14an, Labrit pilotalekuan.
Aimar Olaizolak 22-12 irabazi dio Artolari Tolosako Beotibar pilotalekuan eta Lau t'erdiko txapelketako finalerdietan izango da. Goizuetako pilotaria, Juan Martinez de Irujo, Mikel Urrutikoetxea eta Oinatz Bengoetxearekin batera egongo da finalerdietan.
Finalerdietako Olaizola II-Irujo partida azaroaren 15ean jokatuko da Bilboko Bizkaia frontoian eta Urrutikoetxea-Bengoetxea VI norgehiagoka azaroaren 14an, Labrit pilotalekuan.
Artolaren aurkako partida parekatua izan da hasieran, baina launako berdinketaren (4-4) ostean Aimar izan da nagusi. Artolak 11-8ra arte eutsi dio lehiari. Une horretatik aurrera, Olaizola II.a nagusi izan da, eta garaipena eskuratu du (22-12).