Lau t'erdikoa
3ª jornada
Xalak Urrutikoetxeari irabazi dio, garrantzirik gabeko neurketan
Agentziak | Erredakzioa
14 tanto egin ditu bizkaitarrak Lekuinekoaren aurka, baina ez du ezer aldatu Lau T'erdiko Txapelketan. Urrutikoetxea finalerdietan dago, eta Xala, kanpoan.
Xala Urrutikoetxeari gailendu zaio Elizondo (14-22), garrantzirik gabeko partidan. Bi pilotariek erabakita zuten etorkizuna Lau T'erdiko Txapelketan.
Urrikoetxeak eta Xalak ez zuten ezer jokoan, final-laurdenetako ligaxkaren azken jardunaldiko partidan. Zaratamoak ziurra zuen finalerdietarako txartela partida hasi baino lehen, eta Lekuinekoa kanpoan zen.
46 minutu iraun du neurketak, eta 206 pilotakada izan ditu.