Lau t'erdikoa
Final-laurdenetako ligaxka
Urrutikoetxea, finalerdietarako lehen sailkatua
L.E. | eitb.eus
Zaratamoko gaztea Retegi Biri gailendu zaio 22-9. Ligaxkako beste partidan, Irujok Xalari irabazi dio 22 eta 15.
Mikel Urrutikoetxeak lortu du Lau t’erdiko Txapelketako finalerdietarako lehen txartela.
Zaratamoko pilotariak erakustaldia eman du gainera Retegi Biren aurka, 22 eta 9 gailendu zaio, azken asteetako bolada onari eutsiz.
Partida hasi eta berehala bizkaitarrak aurrea hartu du markagailuan, 5-0, nafarrari inolako aukerarik eman gabe. Hala ere, Retegi Bik 13-8 hurbiltzea lortu du, baina indarrak gutxi iraun dio. Urritikoetxea geldiezin ibili da, eta azkenean 22 eta 9 gailendu da.
Irujok Xalari irabazi dio
Final-laurdenetako ligaxkako beste neurketan, Juan Martinez de Irujok 22 eta 15 irabazi dio Xalari.
Iberokoak , hala ere, partida hasiera kaskarra egin du, eta erdira arte, atzetik izan da markagailuan. 11na, 12na, 14na eta 15ma egin ostean, baina, aurretik jarri da lehen aldiz: 14-15. Hortik aurrera, Irujok 6 eta 0eko partziala egin eta 22. tantora arte iritsi da.
arte iritsi da.