Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

Final-laurdenetako ligaxka

Altuna III.ak lehen puntua erdietsi du Artolari 22-14 gailenduta

Leire Etxazarra | eitb.eus

Hasiera sutsua izan ostean, amezketarrak etekina atera die aurkariaren opariei, eta beti alde izan duen partida irabazi du.

1:22

Jokin Altunak bolada onean jarraitzen du eta Lau t’erdiko final-laurdenetako ligaxkako lehen puntua lortu du. Altuna III.a Iñaki Artolari gailendu zaio 22 eta 14,  eta iazko Promozio finalaren errebantxa hartu du.

Amezketako pilotariak oso ziur hasi du partida, aurkariari aukerarik eman gabe, eta lehen tantoetan alde nabarmena egin du markagailuan: 8-1, 11-3.

Baina Artolak ez du amore eman eta bere jokoa sendotu du 14-13ra iritsi arte.

Hala ere, erreakzioak ez du iraun. Altuna bikain aritu da sake-errematean, eta Artolak egindako opariek lagunduta, zuzenean iritsi da 22. tantora

Markagailua: 0-1/8-1/8-3/11-3/11-10/12-10/12-11/13-11/13-14/22-14