Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

Olaizolaren kontra

Ekaitz Saralegi 'prest' da kaiolako finalerdia jokatzeko

Erredakzioa

Labriten entrenatu ondoren ehuneko ehunean ez dagoela esan du Amezketako pilotariak, baina erabat prest jokatzeko.

0:44

Juan Martinez de Irujo Lau t'erdiko Txapelketako finala jokatzeko aurkariaren zain dago, Aimar Olaizola edo Ekaitz Saralegi.

Bietako bat izango da Iberoko aurrelariarekin nor baino nor finalean.

Saralegik bere ezker eskuko atzamarra probatzen segitzen du eta Labriten entrenatu da goizean Mikel Olaetxearekin batera eta Ruben Belokiren begiradapean.

Baleko lansaioa izan da, babes batekin aritu da, ez infiltratuta. Ehuneko ehunean ez dagoela esan du, baina erabat prest jokatzeko kaiolako finalerdia.