Lau t'erdikoa
Azken partidak
Kaiolako finalerdiak, jokoan
Erredakzioa
Oinatz Bengoetxea sailkatuta, beste hiru txartelak jokoan daude final-laurdenetako azken jardunaldian. Xalak eta Saralegi jokatzeko dauden gaur jakingo da.
-
Dena erabakitzeke
Hona hemen 4 t'erdiko txapelketako finalerdietarako sailkatzeko aukera guztiak:
1. multzoan
Oinatz Bengotxea sailkatuta dago jada Mikel Olaetxea irabazi eta gero hirugarren jardunaldiko partidan. Olaetxea sailkatzeko aukerak ditu oraindik, horretarako Joseba Ezkurdiak Aimar Olaizola gainditu behar du (Ezkurdia, nahiz eta irabazi, ez du sailkatzeko aukerarik).
2. multzoan
Juan Martinez de Irujok sailkapena lortzeko Ekaitz Saralegiri irabazi behar dio. Saralegik berak gutxienez 18 tanto egin behar ditu partida horretan. Modu horretan biak egongo dira sailkatuta, Julen Retegik garaipena eskuratzen badu Xalaren kontra.
Yves Salaberri 'Xala' pilotaria, Julen Retegiren kontra irabazten badu, finalerdietan egongo da.
FINAL-LAURDENETAKO LIGAXKA
DONOSTIA, 2014-11-16
OLAIZOLA II -
EZKURDIA -
IRUÑA, 2014-11-08
BENGOETXEA VI 22
OLAETXEA 09
IRUÑA, 2014-11-15
MTZ DE IRUJO -
SARALEGI -
OÑATI, 2014-11-14
XALA -
RETEGI BI -
1. MULTZOA
1. BENGOETXEA VI 3 partida jokatu 2 irabazi
2. OLAETXEA 3 partida jokatu 2 irabazi
3. OLAIZOLA II 2 partida jokatu 1 irabazi
4. EZKURDIA 2 partida jokatu 0 irabazi
2. MULTZOA
1. SARALEGI 2 partida jokatu 2 irabazi
2. XALA 2 partida jokatu 1 irabazi
3. MTZ. de IRUJO 2 partida jokatu 1 irabazi
4. RETEGI BI 2 partida jokatu 0 irabazi