Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

Finalaren atarian

'Ni zaleen aurrean gaizki uzten saiatu da Juan, eta hori soberan dago'

L.E. | eitb.com

Olaizola II.ari ez zaio Aspeko aurrelariaren jarrera gustatu; batez ere, asteazkenean goizuetarra entrenatzen aritu zela esan izana, gezurra baita.

  • Olaizolak Irujoren adierazpenak salatu ditu. Efe.

    Olaizolak Irujoren adierazpenak salatu ditu. Efe.

Aimar Olaizola minduta agertu da Juan Martinez de Irujo aurkariak azken egunetan egindako adierazpen batzuekin; batez ere, goizuetarrak eskatutako atzerapenaren eta bere egoera fisikoaren inguruan egindakoekin. Bi pilotariak Lau t'erdiko txapelketako finalean lehiatuko dira (larunbatean, zuzenean, 21:15ean).

Radio Euskadiko "Fuera de Juego" saioan adierazpen hauek egin ditu Lau t'erdiko txapelketako egungo txapeldunak: "Juanek ni asteazkenean entrenatzen aritu nintzela esatea ez zait batere gustatu, ez zelako horrela izan. Ez dut atsegin bera ni zaleen aurrean gaizki uzten saiatzea. Hori soberan zegoen".

"Horregatik esan dut batzuei xelebrearena egitea gustatzen zaiela", azaldu du goizuetarrak. "Nik atzerapen bat eskatzen dudanean, Juanek beti du zeozer esateko. Azken bi urteetan bera izan da atzerapenak eskatzen lehena, eta ni isilik egon naiz. Gauza batzuk soberan daude", gaineratu du.