Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

Igandean, 18:15ean

Irujo-Olaizola final handia, Ogeta pilotalekuan

Erredakzioa

Gasteizeko Ogeta pilotalekuak hartuko du 2013ko Lau t'erdiko txapelketaren final handia.

  • Olaizola-Irujo.

    Olaizola-Irujo, final handia. Argazkia: EFE

Lau t'erdiko txapelketaren final handia Ogeta pilotalekuan jokatuko da, hilaren 8an, arratsaldeko 18:15ean. Bertan, aurrez aurre, izen handiko bi pilotari: Olaizola eta Irujo.

Hurrengo egunetan sarreren informazioa kaleratuko dute enrpesek.

Finalerdik parekatuak

Juan Martinez de Irujok lortu du Lau t'erdiko Txapelketako finalerako txartela, Oinatz Bengoetxea 20-22 gainditu ondoren. Finalerdia orekatua eta bizia izan da, eta Iberokoak azkenengo tantoetan, erabakigarrietan, irabazi du partida. Aspeko txapeldunak Aimar Olaizolaren kontra jojatuko du finala, abenduaren 8an.

Aimar Olaizolak 2013ko Lau t'erdiko Txapelketako finala jokatuko du, Saralegiri 22-18 irabazi ondoren. Goizuetakoak asko sufritu du Labriten, finalerdia irabazteko, eta Amezketako aurrelaria ezustekoa ematetik oso gertu egon da.