Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

Material aukeraketa

Oinatz: 'Disgustua dut materialarekin, ez nuen horrelakorik espero'

L.E. | eitb.com

Leitzakoak eta Martinez de Irujok igandean Eibarko Astelenan jokatuko duten finalerdirako materiala aukeratu dute (zuzenean, ETB1en eta eitb.com-en).

1:00

Oinatz Bengoetxea atsekabetuta agertu da Lau t'erdiko txapelketako finalerdirako aurkeztutako materialarekin. Bengoetxea VI.ak eta Irujok igandean jokatuko dute Eibarko Astelenan, final handirako txartelaren bila.

"Pilotak ez zaizkit gustatu, disgustu handi samarra daukat, ez nuen horrelakorik espero. Gaurko pilotak frontisetik ateratzen diren horietakoak dira, niri gustatzen zaizkidanak baino bote handiagoa dute", adierazi du Oinatzek.

Leitzakoak aurretik ere partida zaila espero bazuen ere, materiala ikusita "are zailagoa" izango dela aurreikusi du: "nik Irujo aurreko koadroetan eduki nahi nuen, baina pilota hauekin atzerago jokatuko du eta hor bera oso indartsua da".

Irujo, bestalde, gustura agertu da materialarekin. Iberokoak "partida bizia" espero du, "lehiakorra eta erritmo handikoa, guk biok jokatutako azken neurketak bezalakoa".

Atzamarreko lesioa

Atzamarreko lesioari dagokionez, mina sentitzen duela onartu du: "pilotak atzamarra ukitzen duen bakoitzean txinpartak ikusten ditut, baina mina agoantatzen ikasten duzu".

Hala ere, partida galduz gero atzamarraren aitzakiarik  jarriko ez duela esan du Irujok. Asteartean egindako probak, hala ere, morala eman dio: "Azken partidetara baino sasoi hobeagoarekin iristen naiz finalerdietara".