Lau t'erdikoa
Finalerdiak
Olaizola II.a eta Saralegi, finalerdia jokatzeko prest
Erredakzioa
Lau t'erdiko txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte larunbatean Labriten, eta asteazken honetan materiala aukeratu dute. Pozik azaldu dira aukeratutako pilotekin.
Aimar Olaizolak eta Ekaitz Saralegik Lau t’erdiko Txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte datorren larunbatean Labriten. Asteazken honetan materiala aukeratu dute, eta pozik azaldu dira aukeratutako pilotekin.
"Ez da arazorik egon materialarekin. Biok aukeratu ditugun pilotak, onak dira. Frontoi honetara ondo egokitzen diren pilotak dira", adierazi du Olaizola II.ak.
Ekaitz Saralegik, ordea, hau esan du materiala aukeratu ostean: "Nire eskura ondo egokitzen diren pilotak aukeratu ditut. Aimaerren pilotak pisu gehiagokoak dira, baina egokiak dira".