Lau t'erdikoa
Azken jardunaldia
Bengoetxea VI.ak jipoia eman dio Iker Arretxeri (22-5)
Erredakzioa
Leitzarrak final-laurdenetako ligaxkako partida guztiak irabazi ditu, eta finalerdian Martinez de Irujoren aurka nor baino nor gehiago arituko da.
-
Oinatz Bengoetxea. Argazkia: EITB
Oinatz Bengoetxeak hirutik hiru irabazi ditu Lau t'erdiko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkan, Iker Arretxeri jipoia eman ondoren (22-5), Tolosako Beotibar pilotalekuan. Leitzako pilotariak Juan Martinez de Irujoren kontra jokatuko du finalerdia, baina Iberokoak norgehiagoka atzeratzea eska lezake.
Bengoetxea VI.ak erakustaldia eman du Beotibarreko kantxan, 13-0eko hasierako partzialarekin. Arretxe II.ak Leitzako pilotariaren bolada apurtu egin du (13-1), baina Oinatz jaun eta jabe izan da. Azkenea, Bengoetxeak 22-5 irabazi dio Luzaideko aurrelariari.