Lau t'erdikoa
Finalerdia
Olaizola II-Saralegi neurketa, larunbatean Labriten
Erredakzioa
Goizuetako aurrelariak eta Gipuzkoako pilotariak larunbatean jokatuko dute finalerdia, Iruñeko Labrit pilotalekuan (17:30etik aurrera).
-
Olaizola. Argazkia: eitb.com
Aimar Olaizola eta Ekaitz Saralegi nor baino nor gehiago arituko dira Iruñeko Labrit pilotalekuan, larunbatean, 17:30etik aurrera. Goziuetako pilotariak Amezketako aurrelaria gainditu beharko du, Lau t’erdiko Txapelketako titulua finalean defendatu nahi badu.
Beste finalerdian, Juan Martinez de Irujok jokatzeko moduan dagoen edo ez erabaki beharko du, bihar. Iberokoak entrenamendua egingo du Bizkaia pilotalekuan eskuineko eskuko atzamarreko lesioa gaindu duen edo ez ikusteko, baina Oinatz Bengoetxearen kontrako partida atzeratzea eska lezake.