Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

22-17

Saralegik Idoateri irabazi eta finalerdietarako txartela lortu du

Erredakzioa

22-17ko emaitzarekin nagusitu da Amezketako pilotaria eta Aimar Olaizola izango du aurkari Lau t'erdiko txapelketako finalerdietan.

2:00

Ekaitz Saralegik 22-17 irabazi dio Mikel Idoateri Lau t'erdiko txapelketako final-laurdenetako ligaxkako azken partida, eta finalerdietarako txartela lortu du. Amezketako pilotariak Aimar Olaizola izango du aurkari finalerdietako kanporaketan.

Partida boladaka joan da. Saralegik indartsu ekin dio norgehiagokari (3-1), baina Idoatek garaiz erantzun du, eta partida berdintzea lortu du (3-3). Ondoren, Idoate izan da abantaila hartu duena (4-7), baina Saralegik lehia parekatu du (7-7). Idoatek berriro abantaila hartzea lortu du (8-11), eta Saralegik, behera etorri beharrean emaitza irauli du, 6-0eko partzialarekin (15-11).

Saralegik partida bideratuta uzteko aukera izan du 15-11koarekin, baina Idoate azkeneraino borroka egiteko prest azaldu da, eta aldeak murriztu ditu (15-14). Idoate momentu onenean egon denean, mahai gainean kolpea eman du Saralegik bost tanto jarraian eginda (20-14). Norgehiagoka maldan gora jarri zaio Idoateri, baina Txantreako pilotariak ez du etsi eta partida estutu egin du (20-17). Aurkariaren erantzuna ikusita Saralegi ez da urduri jarri, eta, ondorioz, garaipena (22-17) eta finalerdietarako txartela lortu ditu.