Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

Finalerdiak, jokoan

Final-laurdenetako azken jardunaldiko datak eta ordutegiak

Erredakzioa

Larunbatean Juan Martinez de Irujok eta Ezkurdiak finalerdietarako txartela izango dute jokoan Labriten. Saralegik eta Idoatek finalerdietan egoteko lehia jokatuko dute igandean, Astelenan.

  • Bengoetxea VI eta Olaizola II. Argazkia: EFE

    Bengoetxea VI eta Olaizola II finalerdietarako sailkatuta daude jada. Argazkia: EFE

Lau t'erdiko txapelketako final-laurdenetako ligaxkaren azken jardunaldiko ordutegiak jakitera eman dituzte. Aimar Olaizola eta Oinatz Bengoetxea finalerdietarako sailkatuta daude jada. Arretxe II eta Xala, ordea, kanporatuta daude.

Juan Martinez de Irujok eta Joseba Ezkurdiak finalerdietarako txartela izango dute jokoan larunbat honetan Iruñeako Labrit pilotalekuan. Helburu bera izango dute Idoatek eta Saralegik, igandean Astelena pilotalekuan.

Final-laurdenetako azken jardunaldiko datak eta ordutegiak:

Azaroak 15, ostirala (22:00etan): Olaizola II vs. Xala (Sestaon)

Azaroak 16, larunbata (17:00etan): Mtz. de Irujo vs. Ezkurdia (Labrit, Iruñea)

Azaroak 17, igandea (17:00etan): Saralegi Vs. Idoate (Astelena, Eibar)

Azaroak 18, astelehena (16:30ean): Bengoetxea VI Vs. Arretxe II (Beotibar, Tolosa)