Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

Beotibarren

Olaizola II.ak finalerdietarako txartela lortu du (22-18)

Erredakzioa

Goizuetako pilotariak asko sufritu du Joseba Ezkurdia nafarra gainditzeko, Tolosako Beotibar pilotalekuan. Olaizolaren garaipenak txapelketatik at utzi du Xala.

1:50

Aimar Olaizolak 22-18 irabazi dio Joseba Ezkurdiari, eta iazko txapeldunak finalerdietarako txartela lortu du. Asegarceko txapeldunaren garaipenak Yves Xala Lau t'erdiko Txapelketatik at utzi du, eta Ezkurdiak eta Martinez de Irujok beste txartela lortzeko borrokatu beharko dute, hirugarren jardunaldian.

Olaizolak sakea kendu dio Joseba Ezkurdiari aurreneko tantoan, baina Arbizuko pilotariak erantzun bikain eman du kantxan eta markagailua irauli du (1-2). Hala ere Goizuetako aurrelariak aurrea hartu du, berriz ere (4-2). Bi pilotariek pilotakada kaskarrak eman dituzte, eta akats argiak egin dituzte, baina Aimar Olaizola markagailuan goitik mantendu da (6-4).

Asegarcekoak sei puntuko alde garrantzitsua eskuratu du (10-4), baina Ezkurdiak erantzun bikaina eman du kalitate handiko bi tanto lortuta (10-6). Horma biko ikusgarriarekin, hiru tantora jarri da Arbizuko gaztea (10-7), eta Azpekoak konfiantza hartu du Beotibarren (10-9).

Ezkurdiak gogor borrokatu du Tolosako pilotalekuan , baina Olaizola II.ak aurretik jarraitu du markagailuan (16-12). Joseba Ezkurdia puntu bakarrera jarri da (16-15), eta markagailuari buelta eman dio (16-17). Hala ere, Aimar Olaizolak neurketa berdindu egin du (18-18), eta garaipena Goizuetakoarentzat izan da (22-18).