Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

Final-laurdenak

Ezkurdia ezustean gailendu zaio Xalari 19 eta 22

L.E. | eitb.com

Arbizukoak partida borobila egin du eta sake-bolean izandako nagusitasunari etekina atera dio. Xala faborito zen apuntu guztietan, baina opari gehiegi egin dizkio aurkariari.

1:35

Joseba Ezkurdiak aurreikuspenak hautsi ditu eta Yves Xalaberri 'Xala' mendean hartu du Lau t'erdiko txapelketako final laurdenetako ligaxkan: 19 eta 22.

Iparraldeko pilotaria faborito nagusia zen partida hasi aurretik, baina neurketa kaskarra egin du eta Ezkurdiaren pilotakada bortzitzen mende izan da denbora guztian.

Nafar gazteak hasieratik agertu du garaipenaren bila atera dela Astelenako kantxara. 0 eta 3 aurreratu da, minutu gutxitan. Partida azkar joan da eta Xalak egoerari buelta eman dio 10-1 partzialari esker. 10 eta 4 jarri da aurretik Lau t'erdiko txapelduna izandakoa.

Baina Xalaren erreakzioak gutxi iraun du. 12ra eta 16ra berdindu ostean, Ezkurdiak jokoaren eta markagailuaren kontrola berreskuratu ditu sake-bolean agertutako maisutasunari eta aurkariak egindako opariei esker.

Azkenean, 19 eta 22 Joseba Ezkurdiaren alde. Aimar Olaizola egungo txapelduna izango da bere hurrengo aurkaria, final-laurdenetako ligaxkako bigarren jardunaldian.