Joseba Ezkurdiak 22-15 irabazi dio Julen Retegiri Lau t'erdiko txapelketako final-zortzirenetako partida, eta Arbizuako pilotariak final-laudenetako ligaxkarako txartela lortu du. Tolosako Beotibarren jokatu da partida, eta oso parekatua izan da noreghiagokaren erdialdera arte. Lehen txanpan parekotasuna izan da nagusi, eta Ezkurdiak hamarnakotik (10-10) aurrera hautsi du norgehiagoka. Momentu horretan zazpi tanto jarraian egin ditu Ezkurdiak (17-10), eta abantaila hori nahikoa izan da Arbizuako pilotariak garaipena lortzeko (22-15). Ezkurdia final-laudenetako ligaxkako lehen multzoan egongo da, eta Xala, Olaizola II eta Irujo izango ditu aurkari.