Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

Final-zortzirenak

Saralegik jipoia eman dio Titini, 4 eta 22

L.E. |eitb.com

Errioxarrak partida kaskarra egin du eta 0 eta 13 ere izan da atzetik norgehiagokaren lehen zatian. Saralegi final-laurdenetako ligaxkan izango da.

  • Titin III.ak agur esan dio bere azken Lau t'erdiko txapelketari. EiTB.

    Titin III.ak agur esan dio bere azken Lau t'erdiko txapelketari. EiTB.

Augusto Ibañez 'Titin' pilotari beteranoak agur esan dio Lau t'erdiko bere azken txapelketari,  Saralegiren aurka jasotako porrotaren ondorioz.

Errioxarra ez da batere fin ibili; Ekaitz Saralegik, gainera, nahi duena egin du Adarragako kantxan, Titin alde batetik bestera mugituta.

Mami gabeko partida izan da. Amezketako gaztea 0 eta 13 jarri da aurretik markagailuan eta horren aurrean ezer gutxi egin ahal izan du 44 urteko errioxarrak.

Azkenean, Titinek lau tantu bakarrik egin ditu, horietatik hiru azken jokaldietan.

Saralegi 4 eta 22 gailendu da eta Lau t'erdiko txapelketako final-laurdenetako ligaxka jokatuko du.