Lau t'erdikoa
Elizondon
Xala final-laurdenetan da, Elezkanori irabazita
Erredakzioa
Iparraldeko pilotaria aise gailendu zaio Danel Elezkanori 22 eta 13. Partida bere alde izan du Xalak lehen tantutik.
Yves Xalaberri 'Xala' pilotaria Lau t'erdiko txapelketako final-laurdenetarako sailkatu da Elezkano 22 eta 13 mendean hartuta. Final laurdenetako ligaxkan Martinez de Irujo eta Olaizola II.a izango ditu aurkari, besteak beste.
Xalari gauzak alde jarri dizkio hasiera-hasieratik; 9 eta 0 jarri da aurretik markagailuan, Danel Elezkanok egindako hutsek lagunduta.
Baina Zaratamoko pilotari gazteak ez du etsi eta 4 eta 8ko partzialari esker, bost tantura jarri da markagailuan: 13 eta 8.
Hala ere Yves Xalaberri esperientzia handidun pilotaria da eta ondo baino hobeto eutsi dio bizkaitar gaztearen erreakzioari.
Azkenean, Xala garaile 22 eta 13. Final-laurdenetako ligaxkan Martinez de Irujo eta Olaizola II.a pilotarien kontra jokatu beharko du, besteak beste.