Lau t'erdikoa
Lau partida
Final-zortzirenetako pilotalekuak eta ordutegiak
Erredakzioa
2013ko Lau t'erdiko final-zortzirenetako norgehiagokak Elizondon, Iruñean, Logroñon eta Tolosan jokatuko dira. Aurreneko partida Xalak eta Elezkanok jokatuko dute, ostiralean.
-
Bizkaia pilotalekua. Argazkia: eitb.com
2013ko Lau t’erdiko Txapelketako final-zortzirenak:
Yves Salaberry ‘Xala’k eta Danel Elezkanok ostiralean, urriaren 25ean, jokatuko dute Elizondoko Baztan pilotalekuan. Neurketa zuzenean jarraitu ahal izango da eitb.com-en, 17:15etik aurrera.
Abel Barriolak eta Mikel Idoatelk Iruñeko Labrit frontoian jokatuko dute larunbatean, urriaren 26an, 16:45etik aurrera.
Igandean, urriaren 27an, Titin IIIak eta Ekaitz Saralegik Logroñoko Adarragan jokatuko dute, 17:00etatik aurrera. Norgehiagoka zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.com-ek.
Azkenengo partida Julen Retegik eta Joseba Ezkurdiak jokatuko dute Tolosako Beotibar pilotalekuan, astelehenean, urriaren 28an, 15:45etik aurrera.