Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

Lau t'erdikoa

Elezkano, Idoate eta Ezkurdia, Lau t'erdikoaren final-zortzirenetara

Erredakzioa

Olaetxea (22-8), Jaunarena (22-10) eta Mendizabal III (22-6) kanporatu dituzte hamaseirenetan; Xala, Barriola eta Julen Retegi izango dira euren hurrengo aurkariak.

2:52

Danel Elezkano, Mikel Idoate eta Joseba Ezkurdia Lau t’erdikoaren final-zortzirenetan egongo dira, igandean Mikel Olaetxea, Jon Jaunarena eta Aitor Mendizabal kanporatu ostean. Hortaz, Ekaitz Saralegirekin batera egin dute aurrera 2013ko kaiolako bigarren kanporaketara; azken horrek ostiralean lortu zuen bere txartela.

Danel Elezkano final zortzirenetan egongo da, Mikel Olaetxeari Zaratamon 22-8 irabazi ostean. Aurrelari bizkaitarrak Xalaren aurka jokatuko du hurrengo kanporaketan, igandean Lizartzakoa argi gaindituta.

Mikel Idoatek 22-10 irabazi du Jon Jaunarenarena kontra Eibarren. Lehia 5-5ekora arte baino ez da berdinduta egon; izan ere, hortik aurrera Txantreakoak leitzarrak baino gehiago asmatu du eta sendo jokatu du 22. tantoa lortu arte. Final-zortzirenetan Abel Barriolaren aurka jokatuko du.

Joseba Ezkurdiak, bere aldetik, garaipen argia lortu du Aitor Mendizabalen aurka (22-6). Arbizuko aurrelariak partida osoan zehar izan du jokoaren eta markagailuaren kontrola, eta hasieratik lortu ditu alde zabalak. Final-zortzirenetako kanporaketan Julen Retegi izango du aurkari. Bitxikeria moduan, nabarmentzekoa da Mendizabalek Ezkurdia menderatu zuela atarikoan, baina Sebastian Gonzalezen bajak, azkenean, Lau t’erdikoan sartzeko aukera eman dio nafarrari, eta orain bai, orain garaipena eskuratu ahal izan du.