Lau t'erdikoa
Zarautzen
Lau t'erdiko txapelketa aurkeztu dute
Erredakzioa
Lehiaketako fase guztietako neurketak zozketa bidez zehaztu dituzte.
Eskupilota Enpresen Ligak 2013ko Lau t'erdiko Txapelketa aurkeztu du gaur, Zarautzen, Karlos Arguiñano hotel-jatetxean.
Ekitaldian, lehiaketako fase guztietako neurketak zehaztu dituzte, zozketa bidez. Prentsaurrekoan, txapelketan parte hartuko duten pilotariak egon dira, baita Asegarce eta Aspe enpresetako ordezkariak ere.
PILOTARIAK
ASPE: Mtz de Irujo, Barriola, Xala, Retegi Bi, Titin III, Jaunarena, Mendizabal III eta Ezkurdia.
Asegarce: Olaizola II, Idoate, Arretxe II, Bengoetxea VI, Saralegi, Olaetxea, Urrutikotxea eta Elezkano II.