Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

Kantxan

Bengoetxea finalera berandu heldu da

@IsuskoAB

Hasierako 13-0eko partzialak Bengoetxea aukerarik gabe utzi du; izan ere, Leitzako pilotaria beranduegi esnatu da.

  • Olaizola eta Bengoetxea. Argazkia: eitb.com

    Olaizola eta Bengoetxea. Argazkia: eitb.com

Aimar Olaizola eta Oinatz Bengoetxea Lau T'erdiko Txapelketaren finaleko protagonistak izan dira Gasteizko Ogueta pilotalekuan.

Finalak bi zati ezberdin izan ditu. Aurreneko erdian Aimar nagusi izan da. Olaizolak 13-0eko partziala lortu du hasieran eta txapelaren bila etorri dela argi utzi du. Bien bitartean, Oinatzek ez du batere asmatu, ez airez, ezta botez ere.

Leitzako pilotaria finalera berandu heldu da. Beranduegi, eta pena izan da bi pilotariak oso parekatuak egon direlako 13-0ekoaren ostean, 22-9 amaitzeko. Oguetako harmailak lepo bete dira eta giro ezin hobea izan da. Zaleek Leitzako pilotariaren tantoak txalotzen zituzten, finala luzeagoa izatea nahi zutelako.

Bengoetxea berandu heldu da finalera, baina iritsi da. Horrela, finalaren bigarren erdian bi pilotariak nor baino nor aritu dira.

Hala ere, Aimar Olaizola nagusi izan da. Txapelak irabazteko finaletara garaiz heldu behar dela ikasi behar du Bengoetxeak.