Buruz Burukoa
APIRILAREN 21A
Pilota Eguna egingo dute ostiralean Gasteizen
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Hainbat partida egongo dira; tartean, Ezkurdiak eta Dariok Buruz Burukoaren final-laurdenetako ligaxkan jokatuko dutena.
-
Pilota. Argazkia: EITB MEDIA
Joseba Ezkurdiak eta Dariok ostiralean neurtuko dituzte indarrak Buruz Buruko Txapelketako ligaxkako final-laurdenetan; partida horrek Gasteizko "Pilota Eguna" borobilduko du. Egun horretan, Ogeta frontoian, Gasteizko hainbat eskola elkartuko dira. Pilotalekua 19:00etan irekiko dute, eta DJ Canynek girotuko du ekitaldia.
Bi pilotariek finalerdietarako sailkapena bideratuko dute, norgehiagoka irabaziz gero. Aurreneko jardunaldian, Ezkurdiak Jaka garaitu zuen, 22-14; Dariok, aldiz, Peio Etxebarria 22-19 menderatu eta gero egingo dio aurre partida honi.
Neurketaren aurretik, gogoz itxaroten ari den binakako partida izango da, etorkizunean garrantzitsuak izango diren bi pilotari arabarren artekoa, hain zuzen; Iker Larrazabal amurrioarra (Promozioko Binakako txapelduna) eta Aitor Aranguren Aitor Elordi (Binakako Txapelketako irabazlea) eta Arkaitz Eskuza arabarra gainditzen saiatuko dira.
Bestalde, Unai Laso eta Jokin Altuna bertan ibiliko dira partida hasi baino ordu batzuk lehenago, kantxa txikiekin partekatzeko. Haurrek, 14 urte edo gutxiago izanez gero, dohainik izango dute sarrera.
Arabako Pilota Federazioak Baiko, Aspe eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin antolatutako jardunaldia da, "zaleak erakarri eta txikiak gozaraztea" helburu.
Jendetza espero da Gasteizko pilotalekuan, gaur egungo pilotaren orainarekin eta etorkizunarekin osatutako jaialdi handi bat ikusteko.