Buruz Burukoa
Azkenengo lan saioa
Irujo: 'Txapela irabazteko konfiantzarekin nago'
Erredakzioa
Iberoko pilotariak final aurreko azkenengo entrenamendua egin du, Gonzalezekin batera. Juan Martinez de Irujo ez da lan saioarekin gustura gelditu.
Juan Martinez de Irujo Buruz buruko final aurreko azkeneko lan saioa burutu du Sebastian Gonzalezekin batera Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Iberoko aurrelariak Aimar Olaizolaren aurka finala jokatuko du igandean, baina Irujo ez da entrenamenduarekin gustura gelditu. Hala ere pilotari nafarrak txapela irabazteko "konfiantzarekin eta gogoekin" dagoela argi utzi du.