Buruz Burukoa
22-5
Olaizolak astindua eman dio Bengoetxeari eta finalerako sailkatu da
Erredakzioa
Goizuetako pilotariak 22-5 irbazi dio Leitzakoari eta datorren ekainaren 24an finala jokatuko du Juan Martinez de Irujoren aurka.
Aimar Olaizolak 22-5 irabazi dio Oinatz Bengoetxeari Iruñeako Labrit pilotalekuan jokatu duten Buruz Buruko txapelketako finalerdietako partida. Horrenbestez, Olaizola II.ak finala jokatuko du Juan Martinez de Irujoren aurka datorren ekainaren 24an.
Hasieratik, Olaizola II.a nagusi izan da kantxan. Goizuetako pilotariak ezin hobeto ekin zion norgehiagokari 8-0eko partzialarekin. Ondoren, Bengoetxeak aurkariaren tanto zaparrada etetea lortu zuen partidako bere lehen tantoa eginda (8-1). Dena den, Oinatzen tanto horrek ezer gutxirako balio izan zion Aimar Olaizola oso indartsu baitzegoen eta aldeak areagtzea lortu zuen (17-1).
Oinatz Bengoetxeak hiru tanto jarraian egitea lortu zuen (17-4), baina hor geratu zen bere erantzuna. Olaizola II.ak, sakea berreskuratu ondoren, zuzenean 22 tantora jo zuen partida irabaztea lortuta (22-5).