Buruz Burukoa
Rezustari irabazi dio
Jokin Altuna bigarrenez maisu, Buruz Burukoan
L. E. A. | EITB MEDIA
Amezketarrak aurreikuspenak bete ditu eta Beñat Rezustari gailendu zaio Bilbon jokatutako finalean (22-5)
Jokin Altunak historia egiten jarraitzen du pilota munduan. 25 urterekin laugarren txapela irabazi berri du, Buruz Buruko txapelketako bere bigarrena. Oraingoan, Beñat Rezusta izan du aurkari Bilboko Bizkaia pilotalekuan.
Altunak oso erasokor hasi du partida eta hasperen batean 0 eta 7 aurreratu da markagailuan. Rezustari kosta egin zaio tantoa egitea, eta bere lehenengo biak, gainera, Altunaren hutsen ondorioz iritsi dira.
Bergarako atzelaria behin eta berriro saiatu da, baina ez du asmatu. Ezinean ibili da Altuna aurreko koadroetatik urruntzeko orduan, eta horrek salduta utzi du Rezusta behin eta berriro. Izan dituen aukera apurrak, gainera, ez ditu ondo aprobetxatu, eta horrek asko erraztu dizkio gauzak bere aurkariari.
Horrela, 3 eta 10ekotik ia zuzenean pasa dira bukaerako 5 eta 22kora. Jokin Altuna de 2021eko Buruz Buruko txapelduna.
Finaleko tanto guztiak:
0-1, 0-2, 0-3, 0-4, 0-5, 0-6, 0-7, 1-7, 1-8, 1-9, 2-9, 2-10, 3-10, 4-10, 4-11, 4-12, 4-13, 4-14, 4-15, 5-15, 5-16, 5-17, 5-18, 5-19, 5-20, 5-21, 5-22.