Itxi

X-deportes_campeonato individual-X

X-deportes_campeonato individual-X

Buruz Burukoa

Giharretako lesioa

Artola ez da sendatu eta Rezustak jokatuko du finala haren ordez

A. A. | EITB MEDIA

Alegiako aurrelariak min hartu zuen bizkarraldean maiatzaren 29an jokatutako finalerdian, eta, nahiz eta astebeteko atzerapena eskatu zuen, ez da aski izan osatzeko.

1:34
Iñaki Artola

Iñaki Artola ez da izango igande honetan jokatuko den 2021eko Buruz Buruko txapelketaren finalean. Baiko enpresako aurrelariak ezin izan du gainditu maiatzaren 29an, Beñat Rezustaren aurka lehiatutako finalerdian (22-16), egindako giharretako lesioa, eta, ondorioz, finalean izateari uko egin behar izan dio.

Hasiera batean finala ekainaren 13an jokatzekoa bazen ere, Baikok astebetez atzeratzea eskatu zuen, bere pilotariaren lesioa ikusita. Hala, Borja Oses txapelketako epaile bakarrak onartu egin zuen eskaria, araudia aintzat hartuta.

Epe horretan Alegiakoak eginahalak egin dituen arren mindutako eskuin bizkarraldeko giharra sendatzeko, ez da posible izan. Asteazken honetan, Iñigo Simon Baiko enpresako medikuarekin egon da azken osasun-probak egiten, eta proben emaitzak ikusita, finalari uko egitea erabaki dute. Igandekoak lehendabiziko finala izan behar zuen Artolarentzat.

Hartara, Rezusta arituko da Artolaren ordez Bizkaia Frontoian, Jokin Altunaren kontrako finalean; izan ere, Bergarako atzelaria Jose Javier Zabaletari nagusitu zitzaion (8-22) txapelketako 3. eta 4. postuak erabakitzeko lehian. Kasu honetan, gainera, finalean izateko aukera ekarri dio, zeharka izan bada ere.