Itxi

X-deportes_campeonato individual-X

X-deportes_campeonato individual-X

Buruz Burukoa

Etxeberriari irabazita

Elezkano II.ak lortu du finalerdietarako azken txartela

eitb.eus

Danel Elezkanok 22-13ko emaitzarekin irabazi dio Peio Etxeberriari. Ezkurdia vs. Urrutikoetxea eta Elezkano II.a vs. Irribarria dira finalerdietako partidak.

1:24
Elezkano II.a

Danel Elezkanok Buruz Buruko Txapelketako finalerdiak jokatuko ditu, astelehen honetan Peio Etxeberria 22-13ko emaitzarekin garaitu baitu final-laurdenetako partidan. Ondorioz, Elezkano II.a, Irribarria, Urrutikoetxea eta Ezkurdia dira finalerdiak jokatuko dituzten lau pilotariak.

Maiatzaren 18an, larunbatean, Mikel Urrutikoetxeak eta Joseba Ezkurdiak jokatuko dute lehen finalerdia, Bilboko Bizkaia frontoian. Neurketa hau zuzenean eskainiko dute ETB2k eta eitb.eus-ek.

Bestalde, Iker Irribarriak eta Danel Elezkanok jokatuko duten finalerdia maiatzaren 19an (larunbata) jokatuko da Eibarren, Astelena pilotalekuan. Partida hau zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.

Finalerdietako partiden datak eta ordutegiak:

Maiatzaren 18an, larunbatean, Bilbon, 17:00etan:

Urrutikoetxea vs Ezkurdia

Maiatzaren 19an, igandean, Eibarren, 17:00etan:

Irribarria vs Elezkano II.a