Buruz Burukoa
Gaur, Zumaian
Beñat Rezusta eta Peio Etxeberria, aurrez aurre, azken txartelaren bila
eitb.eus
Irabazleak Danel Elezkano izango du aurrean final-laurdenetako partidan hurrengo astelehenean, Tolosan.
Buruz Buruko final-zortzirenetako azken partida gaur jokatuko da Zumaiako Aitzuri pilotalekuan Beñat Rezusta eta Peio Etxeberria pilotarien artean. Sailkapena lortzen duenak Danel Elezkano izango du aurrean final-laurdenetako partidan hurrengo astelehenean, Tolosan.
Ostiraleko neurketan Erik Jakak 22-20 gainditu zuen Iñaki Artola eta Joseba Ezkurdiren kontra jokatuko du Larunbatean Labriten. Oinatz Bengoetxeak ere Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenak jokatuko ditu, Urrutikoetxearen aurka, Retegi Biri 22-16ko emaitzarekin irabazi ondoren.
Eta azkenik, igandeko partidan, Iker Irribarriak 22-20ko emaitzarekin irabazi zion Victor Estebani eta Jokin Altuna izango du aurkari final-laurdenetan.