Buruz Burukoa
Hamabost egun barru
Buruz Burukoa: Irujok eta Xalak jokatuko dute finala (22-6)
Txetxu Urbieta
Erredakzioa
Gaur egun Irujo eta Patxi Ruizen artean koska handia dago eta hori kantxan ikusi egin da. Partidak ordu erdiko iraupena izan du.
Juan Martinez de Irujok 22 eta 6 irabazi du Patxi Ruizen aurka gaur Eibarko Astelenan jokatu duten buruz buruko txapelketako bigarren finalerdia.Irujok beraz finala hamabost egun barru Xalaren aurka jokatuko du.
Gaur Eibarren espero zena gertatu da. Gaur egun Irujo eta Patxi Ruizen artean koska handia dago eta hori kantxan ikusi egin da. Partidak ordu erdiko iraupena izan du.
Maila nagusiko finala hamabost egun jokatuko bada Promozio txapelketako finala Lasak eta Beroizek larunbatean Beotibarren jokatuko dute.