Itxi

X-deportes_campeonato individual-X

X-deportes_campeonato individual-X

Buruz Burukoa

Final-laurdenak

Urrutikoetxeari kosta egin zaio Ezkurdia kanporatzea (22-19)

L.E. | eitb.eus

Buruz Buruko egungo txapeldunak 17 eta 11ko emaitza iraultzea lortu du, eta finalerdietan da. Jokin Altuna izango du aurkari, finalera bidean.

1:38

Mikel Urrutikoetxea Buruz Buruko txapelketako finalerdietan sartu da, Joseba Ezkurdiari 22 eta 19 irabazi ostean. Zaratamokoak ederki sufritu du Bizkaia pilotalekuan, eta kontrako 11 eta 17ko emaitza irauli behar izan du txapelketan aurrera egiteko.

Joseba Ezkurdiak partida ona jokatu du. Kantxara gosez atera da, eta berehala 0 eta 3 jarri da aurretik. Urruti, egungo txapelduna, ez da batere eroso egon, eta nafarrak huts asko eginarazi dizkio.

Hala ere, Urritik 6na eta 10n egitea lortu du, baina irudi ahula emateari utzi gabe.

Joseba Ezkurdiak berriro zuloa egin du markagailuan, 11 eta 17 jarri da aurretik. Bizkaitarra 14 eta 17 hurbildu da, eta hurrengo tanton partidako jokaldi erabakigarria gertatu da. Ezkurdiak orkatila bihurritu du eta aldageletara joan da. Jokatzen jarraitzea erabaki du, baina nafarraren jokoa goitik behera aldatu da, ez da aurreko tantoetako jokalari bera izan.

Urrutik ondo probetxatu du egoera eta 18na egin du. Ondoren, eta norgehiagoka osoan lehen aldiz, aurretik jarri da bizkaitarra. Garaipenak ez dio ihes egin (22-19), eta, sufrituta bada ere, finalerdietan izango da. Jokin Altuna izango da bere aurkaria, finalera bidean.

inalera bidean.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Pilota