Buruz Burukoa
14-22
Irribarriak ezustekoa eman du Olaizola kanporatuta
Erredakzioa
Iker Irribarriak 14-22 irabazi dio Aimar Olaizolari eta Buruz Buruko Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du.
Iker Irribarriak Buruz Buruko Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du Aimar Olaizolari 14-22 irabazita, final-laurdenetan. Gipuzkoako pilotariak ez dio aukerarik eman Goizuetakoari.
Partidako lehen txanpan abantaila polita hartu du Irribarriak (1-7). Ondoren, Aimar Olaizolak aldeak pixka bat murriztea lortu du (7-11), baina Goizuetakoa gerturatzen izan den bakoitzean Irribarriak ez dio gehiegi hurbiltzen utzi. Partidako azken txanpara hamar tantoko abantailerikin iritsi da Iker Irribarria (8-18).
Aimar Olaizolak aldeak murriztu ditu hiru tanto jarraian eginda (11-18), baina Irribarria ez da beldurtu eta garaipenak ez dio ihes egin Aramako pilotariari (14-22).