Buruz Burukoa
22-20, Albisuren aurka
Iker Arretxek Buruz Burukoa jokatzeko txartela eskuratu du
Erredakzioa
Arrtexe II.ak 22-20 irabazi dio Jon Ander Albisuri Asegarceko atariko partida eta bakarkako txapelketan izango da.
-
Iker Arretxek 22-20 irabazi dio Albisuri. Argazkia: EiTB
Iker Arretxek Buruz Buruko Txapelketa jokatzeko txartela eskuratu du Asegarce enpresaren atariko kanporaketan, Jon Ander Albisuri 22-20 irabazita. Ondorioz, Arretxe II.a onenen artean egongo da.
Partida parekatua jokatu dute bi pilotariek eta azken txanpara arte ez da irabazlea erabaki. Arretxe II.a sei tantoko abantailarekin (20-14) iritsi da azken txanpara, baina Albisuk ez du etsi eta tanto bakarrera gerturatu da (21-20). Albisuk azkenean ez du emaitza iraultzea lortu eta Arretxek eraman du garaipena (22-20).
2-20).