Buruz Burukoa
10-22 irabazi dio Beroizi
Danel Elezkanok Buruz Buruko Txapelketara sailkatzea lortu du
Erredakzioa
Pilotari bizkaitarrak 10-22 irabazi dio Mikel Beroizi Asegarce enpresaren atariko partida eta Banakako Txapelketa jokatzeko txartela lortu du.
-
Danel Elezkano. Argazkia: EiTB
Danel Elezkanok 10-22 irabazi dio Mikel Beroizi Buruz Buruko Txapelketako Asegarce enpresaren atariko partida eta Banakako Txapelketa jokatzeko txartela lortu du Zaratamoko (Bizkaia) pilotariak.
Elezkano II.a nagusi izan da hasieratik amaieraraino eta garaipen erosoa lortu du. Hasierako 0-6ko partzialak norgehiagoka bideratzen lagundu dio. Ondoren, abantaila erosoak izan ditu markagailuan (4-13, 5-19 eta 6-21) eta garaipenak ez dio ihes egin (10-22).