Buruz Burukoa
22-11
Irribarria Buruz Buruko txapelketan izango da
eitb.eus
Gipuzkoarra David Merino errioxarrari gailendu zaio Ordizian jokatutako atariko partidan.
Iker Irribarriak garaipena lortu du David Merinoren aurkako partidan, 22 eta 11, Aspe enpresak antolatutako atarikoan.
Errioxarrak ondo hasi du partida, 0 eta 2 aurretik jarriz. Hala ere, bere aurkariak pilota aldatu duenean, gauzak goitik behera aldatu dira.
Gauzak horrela, Irribarriak zuloa egin du markagailuan, 11-4, baina Merinok ez du amore eman, pilota aldatu, eta sakeari eutsita 8-12 jarri da aurretik. Hala ere, berak egindako huts batek pilota aldatzeko aukera eman dio Irribarriari eta honek orduan kontrolpean izan du partida.
Tanto politak egin ditu gipuzkoarrak, airez eta botez, eta 18-8 aurreratu da. Errioxarrak ezer gutxi egin ahal izan du markagailu horren kontra.
Garaipen honi esker, Irribarria Buruz Burukoan lehiatuko da.