Itxi

X-deportes_campeonato individual-X

X-deportes_campeonato individual-X

Buruz Burukoa

Final-laurdenak

Irujok Rezusta kanporatu eta Aimarren aurka jokatuko du finalerdietan

Leire Etxazarra | eitb.eus

Iberoko aurrelariak 22 eta 8 menderatu du Bergarako atzelaria Eibarko Astelenan jokatutako partidan.

0:00

Juan Martinez de Irujok Buruz Buruko Txapelketako finalaurrekoak jokatuko ditu, Beñat Rezusta 22 eta 8 mendean hartuta.

Pilotari nafarra egungo txapelduna da eta oso itxura ona eman du aurtengo edizioko estreinekoan. Neurketa ez da ona izan, baina irujo jaun eta jabe izan da.

Rezustak urduri hasi du partida, sakea kontra, eta huts asko egin ditu. Horri esker, Irujo 6 eta 0 aurreratu da hasierako tantoetan. Baina Iberokoak ere hutsak egin ditu, eta Bergarako atzelaria 12 eta 8 hurbildu da markagailuan.

Hala ere, partida hortxe bertan amaitu da. Juanek 10 tanto jarraian egin ditu, markagailuan 22koa jarri arte. Ondorioz, txapelduna finalerdietan da, eta hor Aimar Olaizolarekin neurtuko ditu indarrak.

Beste finalerdia Bengoetxea VI.ak eta Urrutikoetxeak jokatuko dute.

Partidako tanto guztiak:

1-0, 2-0, 3-0, 4-0, 5-0, 6-0, 6-1, 7-1, 7-2, 8-2, 9-2, 10-2, 11-2, 11-3, 11-4, 12-4, 12-5, 12-6, 12-7, 12-8, 13-8, 14-8, 15-8, 16-8, 17-8, 18-8, 19-8, 20-8, 21-8, 22-8.