Buruz Burukoa
Finalerdiak
Retegi-Idoate partida atzeratu da
Erredakzioa
Retegik arazo fisikoak omen ditu eta hilaren 14an jokatuko da, seguruenik. Irujoren eta Urrutikoetxearen artekoa igandean izango da.
Julen Retegik ezustekoa eman, eta Buruz Buruko Txapelketako finalerdietan da. Pilotari gazteak Aimar Olaizola egungo txapelduna gainditu zuen Atanon jokatutako neurketan (11-22), eta hurrengo kanporaketan Idoate izango du aurkari, halere, ez da hurrengo asteburuan jokatuko Retegik atzeratzea eskatu baitu.
Hilaren 14an jokatuko partida hori.
Txapelketako beste finalerdia,Juan Martinez de Irujo eta Urrutikoetxearen artekoa zuzenean eskainiko da eitb.com-en eta ETB-1en igandean, ekainaren 8an.