Buruz Burukoa
22-11 Olaizola II.ari
Julen Retegi finalerdietan da, egungo txapelduna kanporatuta
Erredakzioa
Aimar baino freskoago aritu da hasieratik eratsundarra, eta merezita eskuratu du garaipena. Idoate izango da bere hurrengo aurkaria.
Julen Retegik ezustekoa eman, eta Buruz Buruko Txapelketako finalerdietan da. Pilotari gazteak Aimar Olaizola egungo txapelduna gainditu du Atanon jokatutako neurketan (11-22), eta hurrengo kanporaketan Idoate izango du aurkari.
Aimar baino freskoago aritu da hasieratik Retegi BI, eta merezita eskuratu du garaipena. Goizuetakoa bronkitisak jota izan da azken egunotan, eta ez du ohiko maila erakutsi.
Suspertzeko ahalegina egin du Aimarrek, eta markagailuan 10-14ra hurbildu da, baina Julen ez zegoen egindako lan txukuna alferrik galtzeko prest.
Txapelketako finalerdiak, beraz, Juan Martinez de Irujo-Urrutikoetxea (zuzenean eitb.com-en eta ETB-1en igandean, ekainaren 8an) eta Julen Retegi-Idoate dira.