Buruz Burukoa
Atanon
Irujok Beroiz gainditu du, erraz (22-6)
Erredakzioa
Iberokoa txapelketako finalerdietarako sailkatu da partida biribila egin eta gero.
Juan Martinez de Irujok Buruz Buruko Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du, Donostiako Atano pilotalekuan, Mikel Beroiz mendean hartuta, oso erraz (22-6).
Iberokoak abantail garrantzitsua eskuratu du hasieratik (10-4), eta Beroizek ezin izan du Irujoren pilotakaden aurka ezer egin.
Irujok garaipen biribila lortu du, sasoi onean dagoela argi utzita. Aurten Buruz Buruko bere bosgarren txapela irabaztea izango du helburu.