Buruz Burukoa
Aurkezpena
Eta orain Buruz Burukoa
Erredakzioa
Barriola-Arretxe II, Gonzalez-Urrutikoetxea, Olaizola I-Jaunarena eta Beroiz-Eskurdia dira final-hamaseirenetako neurketak. Finala ekainaren 16rako iragarrita dago.
Gaur aurkeztu dute 2013ko Buruz Buruko Txapelketa, Bilboko Deportivon. Aurkezpenan txapelketan parte hartuko duten pilotariak izan dira eta baita Aspeko, Asegarceko eta La Caixako ordezkariak ere.
Barriola-Arretxe II, Gonzalez-Urrutikoetxea, Olaizola I-Jaunarena eta Beroiz-Eskurdia dira final-hamaseirenetako neurketak, eta finala ekainaren 16rako iragarrita dago. eitb.com-ek eta ETB-1k zuzenean eskainiko dute.
Final-hamaseirenetako partidak:
A Multzoa: Barriola-Arretxe II (Ostiralean Legazpin, zuzenean eitb.com-en eta ETB-1en)
Retegi Bi
Olaizola II
B Multzoa: Gonzalez-Urrutikoetxea (Larunbatean Iruñako Labriten)
Xala
Idoate
C Multzoa: Olaizola I-Jaunarena (Igandean Eibarreko Astelenan, zuzenean eitb.com-en eta ETB-1en)
Zabaleta
Bengoetxea VI
D Multzoa: Beroiz-Eskurdia (Larunbatean Iruñako Labriten)
Albisu
Asegarceko pilotariak: Olaizola II, Albisu, Arretxe II, Bengoetxea VI, Beroiz, Idoate, Olaizola I eta Urrutikoetxea.
Aspeko pilotariak: Barriola, Ezkurdia, Gonzalez, Jaunarena, Mtz. de Irujo, Retegi BI, Xala eta Zabaleta.
Final-hamaseirenetako irabazleek Retegi Bi, Xala, Albisu eta Zabaleta pilotarien aurka jokatuko dute, hurrenez hurren, final-zortzirenetan. Final-laurdenetan, Olaizola II.a, Idoate, Irujo eta Bengoetxea VI.a zain egongo dira.
Finalerdiak ekainaren 1-2ko asteburuan jokatuko dira, eta hirugarren-laugarren posturako partida hilabete bereko 15ean. Finala 16an jarri diute, eta atzerapenen bat egotekotan, 30a izango da jokatzeko azken eguna.