Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Kontratu berritzea

Jakak kontratua berritu du Baikorekin bi urtez

EITB Media

Erik Jakak Baiko Pilota enpresan jarraituko du, bi urtez, gutxienez. Bi aldeak akordiora iritsi dira elkarren arteko lotura luzatzeko.

  • Erik Jaka

    Erik Jaka, pilotaria. Argazkia: EITB Media

Erik Jakak kontratua berritu du Baiko Pilotarekin bi urtez. Bi aldeak akordiora iritsi dira elkarren arteko lan lotura luzatzeko. Hala, bada, Jakak eta Baikok batera jarraituko dute.

Astelehen honetan, azaroaren 25ean, jakinarazi du Baikok Jakaren berritzea; Binakako Txapelketaren aurkezpen egunaren bezperan, hain justu. Binakakoa azaroaren 29an hasiko da.

Jakak Binakako Txapelketan parte hartuko du, Baikok hautatutako lau aurrelarien artean baitago, Artolarekin, Lasorekin eta Peña II.arekin batera. Baiko Pilotak Binakakorako aukeratutako atzelariak hauexek dira: Mariezkurrena II.a, Albisu, Imaz eta Iztueta.