Binakakoa
Aurkezpena
CaixaBank Mastersa uztailaren 19an hasi eta urriaren 6ean amaituko da
EITB MEDIA
Zortzi bikote ariko dira lehian: Altuna III.a-Iztueta, Ezkurdia-Albisu, Zabala-Imaz, P.Etxeberria-Mariezkurrena II.a, Laso-Tolosa, Artola-Rezusta, Peña II.a-Zabaleta eta Jaka-Martija. Txapelketako lehen partida Aretan (Laudio) jokatuko dute uztailaren 19an, eta finala urriaren 6ean Nafarroa Arenan.
Eskuz binanako 2024ko Caixabank Mastersa uztailaren 19tik urriaren 6ra jokatuko da, astearte honetan egindako aurkezpenean zehaztu dutenez.
Zortzi bikote arituko dira lehian datozen hilabeteotan: Altuna III.a-Iztueta, Ezkurdia-Albisu, Zabala-Imaz, P. Etxeberria-Mariezkurrena II, Laso-Tolosa, Artola-Rezusta, Peña II.a-Zabaleta eta Jaka-Martija. Final laurdenetako ligaxkarekin abiatuko da txapelketa, Aretan (Laudio), Altuna III.a-Iztueta eta Jaka-Martija bikoteak aurrez aurre izango dituen neurketan. Fase hau irailaren 8an amaituko da; jarraian, play-offen txanda izango da, irailaren 13an eta 15ean.
Finalaurrekoak urriaren 4an iritsiko da Nafarroa Arenara. Azkenik, final handiak ere agertoki bera izango du, urriaren 6ean. Orduan jakingo dugu zein bikotek hartuko duen Ezkurdia eta Mariezkurrena iazko irabazleen lekukoa.