Binakakoa
Pilotari Onena
Iñaki Artolak irabazi du 2024ko Binakako Txapelketako Pilotaririk Onenarentzako saria
EITB MEDIA
Alegiakoa bost aldiz izan da jardunaldiko onena, beste edozein pilotari baino jardunaldi gehiagotan. Artola, Ander Imazekin batera, finalerdietaraino iritsi da. Zaleek, astero-astero bozkatuz, saria eman diote.
Iñaki Artolak irabazi du 2024ko Binakako Txapelketako Pilotaririk Onenarentzako saria, zaleek EITBren lehiaketan emandako botoek zehaztu dutenez. Alegiako aurrelaria bost aldiz izan da jardunaldiko onena, beste edozein pilotari baino jardunaldi gehiagotan, eta, horrenbestez, bikain irabazi du saria.
Iñaki Artola eta Ander Imaz txapelketako bikoterik onenetakoa izan dira. Final laurdenetako ligaxkan, Baikoko bikoteak zortzi partida irabazi zituen, 14 jardunaldietan, eta laugarren tokian sailkatu ziren; play-offean, finalerdietarako txartela eskuratu zuten, eta finalerdietako ligaxkan azken jardunaldian ere izan zituzten aukerak finalera sailkatzeko. Altunak eta Martijak menderatu zituzten, baina.
Binakako Txapelketa honetan, Iñaki Artola izan da pilotaririk onena jardunaldi hauetan: final laurdenetako ligaxkako bosgarrenean, hamargarrenean eta hamaikagarrenean, eta finalaurrekoetako lehenengo bietan.
Artola kenduta, pilotari hauek ere izan dira jardunaldiko onena gutxienez behin: Altuna III.a, Peio Etxeberria, Jaka, Imaz, Ezkurdia, Laso, Elordi, Zabala eta Zabaleta.
-
1. Jardunaldia
Ezkurdia
-
2. Jardunaldia
Elordi
-
3. Jardunaldia
Jaka
-
4. Jardunaldia
Jaka
-
5. Jardunaldia
Artola
-
6. Jardunaldia
Laso
-
7. Jardunaldia
Altuna
-
8. Jardunaldia
Altuna
-
9. Jardunaldia
Peio Etxeberria
-
10. Jardunaldia
Artola
-
11. Jardunaldia
Artola
-
12. Jardunaldia
Imaz
-
13. Jardunaldia
Zabala
-
14. Jardunaldia
Peio Etxeberria
-
1. Jardunaldia (Semifinaletako ligaxka)
Artola
-
2. Jardunaldia (Semifinaletako ligaxka)
Artola
-
3. Jardunaldia (Semifinaletako ligaxka)
Altuna