Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Play-offa

Ander Imaz eta Peio Etxeberria sendatu egin dira, eta Binakako Txapelketaren play-offean jokatuko dute

EITB MEDIA

Ostiralean, Zornotzan, 22:15ean, Laso-Imaz eta Etxeberria-Rezusta bikoteek finalerdietako ligaxkarako txartel bat izango dute jokoan. Oiartzungo atzelariak eta Zenotzeko aurrelariak ezin izan dute laurdenetako ligaxkako azken hiru eta bi partidetan jokatu, baina ostiralean berragertuko dira.

  • Ander Imaz, ezkerretan, Unai Lasorekin. EITB Mediako bideo batetik hartutako argazkia.

    Ander Imaz, ezkerretan, Unai Lasorekin. EITB Mediako bideo batetik hartutako argazkia.

Ander Imaz atzelaria eta Peio Etxeberria aurrelaria ezin izan dira kantxaratu Binakako Txapelketako final-laurdenetako ligaxkako azken hiru eta bi jardunaldietan, lesionatuta egon direlako, baina sendatu egin dira, eta ostiralean berragertuko dira, Zornotzan. Hain zuzen ere, Bizkaiko herri horretan arituko dira nor baino nor gehiago, elkarren aurka, Unai Lasorekin eta Beñat Rezustarekin batera, hurrenez hurren.

Peio Etxeberriak eta Rezustak hirugarren amaitu dute final-laurdenetako ligaxka, eta Lasok eta Imazek, bosgarren; hala, ostiraleko partidan (22:15ean hasiko da), bi bikote horiek finalerdietako ligaxkarako txartel bat izango dute jokoan. Elordi-Zabaleta eta Altuna II.a-Tolosa bikoteak (laurdenetako lehen bi bikoteak) finalerdietan izango dira, eta Zornotzako neurketan galtzaile ateratzen den bikoteak azken aukera bat izango du, igandean, Bilbon, Urrutikoetxea-Albisu eta Peña II.a-Mariezkurrena II.a bikoteen arteko partidako irabazleen aurka jokatu beharko duelako (azken neurketa hori Zumaian jokatuko dute, ostiralean bertan).

Imaz eta Peio Etxeberria jokatu ezinik ibili diren partidetan, Iosu Eskirozek eta Iker Irribarriak ordezkatu dituzte.