Binakakoa
ORDEZKOAK
Larrazabalek eta Eskirozek berriro ordezkatuko dituzte Urrutikoetxea eta Imaz
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Urrutik eta Imazek ez dituzte lesioak gainditu, beraz, aurreko jardunaldian euren ordez aritu ziren pilotariek lana bera izango dute.
-
Larrazabal. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia
Iosu Eskiroz eta Iker Larrazabal pilotariek Mikel Urrutikoetxea eta Ander Imaz lesionatuak ordezkatuko dituzte larunbat eta astearte bitartean jokatuko den Binakako Txapelketako azken-aurreko jardunaldian.
Baiko enpresak baieztatu duenez, "Urruti"ren kasuan, Zaratamoko aurrelariak fisioterapia-tratamenduan jarraitzen du, eskapula azpiko lesio muskulu-tendinosoagatik, eta beste astebetez jarraituko du bajan.
Beraz, Larrazabal izango da Jon Ander Albisuren kidea Elordi-Zabaleta liderren aurka Bizkaia frontoian jokatuko duten partidan.
Imazek, bestalde, oraindik minduta du eskuin eskua eta bigarren astez jarraian Eskirozek Unai Lasorekin batera jokatuko du Iruñeko Labriten Etxeberria-Rezustaren aurka.