Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

LESIOA

Mariezkurrenak hurrengo partida galduko du eskuin eskuko minagatik

I. G. | EITB MEDIA

Iosu Eskirozek hartuko du bere lekua igandeko partida jokatzeko, Peña II.arekin batera, Jaka eta Arangurenen aurka.

  • Jon Mariezkurrena

    Jon Mariezkurrena. Argazkia: Baiko

Jon Mariezkurrena pilotariak minduta jarraitzen du eskuin eskuan, eta, beraz, ez du jokatuko igande honetan Jakaren eta Arangurenen aurka duen partida, Binakako Txapelketako 9. jardunaldian. Iosu Eskiroz izango da bere lekua hartuko duena.

Mariezkurrenak min hartu zuen txapelketako 6. jardunaldiko partidan. Peñarekin batera, Peio Etxeberria eta Rezustaren aurka galdu zuen (22-12).

Lesioaren ondoren, Aimar Morgaetxeberriak ordezkatu zuen zazpigarren jardunaldian, Elordi eta Zabaletaren aurkako partida jokatzeko.

Ondoren, atzelariak zortzigarren jardunaldia jokatzeko moduan ikusi zuen bere burua, Urrutikoetxea eta Albisuren aurka (22-17).

Hala ere, eta lesioak larria ez dirudien arren, pilotariak min hartu du berriro esku berean, eta Eskirozek jokatuko du Peñarekin igandean, 17:00etatik aurrera, Etxebarrin.